erakunde horiek haien presen­tzia txikiago­tzen ari dela uste
dute, bereziki erabaki garran­tzi­tsuak har­tzeko kon­tsultari eta
haien jarduera babesteko bide ekonomikoei dagokienez.
Elkarteek jasotako lagun­tzek, erakundeekin adostuta ez
badaude, ziurgabetasun-maila altua daukate”.
(
Gizarte-erakundeekin izandako elkarriz­ketak)
Familien Euskal Behatokia sortu eta
arautzen duen 309/2010 Dekretua
Arestian aipatutakoarekin bat eginez, Familien Euskal Beha-
tokia sortu eta arau­tzen duen
hasierako adieraz­penak ere familietan eragina izan
duten gizarte-aldaketa asko aipatu ditu, eta horren ondorioz
onartu du erakunde publikoek familien eremuko esku-har­
tzea zabaldu eta sakondu behar dutela.
Horretarako, behatokiaren eginkizuna EAEn familiaren errea-
litatea, egoera eta problematika etengabe az­ter­tzea da, baita
Familiei Lagun­tzeko 13/2008 Legearen aplikazioan garatu-
riko politiken inpak­tua az­ter­tzea ere, horiek berrikusi eta gaur
egun familia-mota guz­tien premiek, ikusi dugunez, daukaten
etengabeko bilakaerara egokitu ahal izateko.
¦
¦
Familia-errentak zenba­tzeko parametro
komunen eta haz­tatuen sorrera:
Familia-politiken eremuan familia-errenta
estandariza­tzeko sistemari buruz­ko
154/2012
Dekretua
Familiei Lagun­tzeko 13/2008 Legearen
xedapen bat bete du, alegia, familiei lagun­tzeko politika pu-
blikoen eremuan familia-errenta estandariza­tzeko sistema
bat ezar­tzeko beharrari buruz­koa.
Hala ere, familiei arreta emateko euskal esparrua eskuar-
ki sistema uniber­tsal bat ez denez, Familiei Lagun­tzeko
13/2008
Legearen lege-garapenak bereziki ahultasun han-
dieneko egoeran dauden familien­tzako babesean eta arretan
sakondu du.
Bertan, familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefi-
ziente baten bidez, familia-errenta estandariza­tzeko sistema
bat ezarri da, hain zuzen ere, familia-egoera eta –mota guz­
tiak ekitatez tratatu ahal izateko. Sistema horiek familien­
tzako diru-lagun­tzetan edo familiei lagun­tzeko zerbi­tzuetan
aplika­tzekoak dira (adibidez, jaio­tzen, adopzioaren, harrera-
ren eta lanbidea eta familiako bizi­tza batera­tzearen arloan),
baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa lagun­tza
edo zerbi­tzu horietara iristeko baldin­tza bada edo presta-
zio horren zenbatekoa zehaz­teko iriz­pidea bada. Izan ere,
diru-sarreren maila berbera duten baina osaera desberdina
duten familia-unitateek ez dute izaten gaitasun ekonomiko
berbera.
5.4.
Familiaren arloan eragina
daukaten beste xedapen batzuk
Azaldutako arauak Euskadin familiei lagun­tza publikoa ema-
teko politikak zuzenean eta espezifikoki arau­tzen dituz­tenak
dira, baina, horiez gain, beraien xedeagatik, irismenagatik
eta aplikazio-eremuagatik familien errealitatean eragin na-
barmena daukaten beste legez­ko xedapen ba­tzuk ere ba-
daude. Hori dela-eta, jarraian EAEko esparruko lege jakin
ba­tzuez arituko gara, familiaren arloan daukaten eragina
aipa­tzea garran­tzi­tsua iruditu bai­tzaigu:
Izatezko bikoteak arautzeko 2/2003 Legea
2003.
urtean, Eusko Legebil­tzarrak familiei lagun­tzeko poli-
tiken barruan erabat koka daitekeen lehen legegin­tzako eki-
mena egin zuen. Izatez­ko bikoteak arau­tzeko
izan zen; haren helburua sexu berdineko edo
desberdineko harreman-talde afek­tibo eta sexual iraunko-
rren eskubideak berma­tzea da.
Familia-eredu berriak onar­tzeko fun­tsez­ko tresna da hori.
Izan ere, alde batetik, bikote heterosexualen eta homosexua-
len zenbait eskubide pareka­tzen zituen lehen legegin­tzako
ahalegina izan zen, eta ekin­tza hori, geroago, estatuaren
esparruan zabaldu zen, Kode Zibila ez­kon­tzeko eskubidea-
ren arloan aldaraz­teko
al-
daketaren bidez.
Beste aldetik, lehen ez­kon­tzen zirenen­tzat mugatuta zeuden
eskubide ugari onartu diz­kie bikoteei, eta, horrela, zeharo
finkatuta dagoen gizarte-errealitate bati eran­tzun dio –aurre-
ko kapituluan azaldu den moduan–.
Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta
babesteko 3/2005 Legea
Haurrak eta nerabeak zain­tzeko eta babesteko
18
onarpenak haurren eta nerabeen al-
deko eskubideak benetan eta eraginkortasunez erabili ahal
izan daitezen administrazioak bete­tzen duen jardunaren prin­
tzipioak arautu ditu berariaz.
II. tituluan familian eragin handia daukaten sek­toreko jardun
asko onartu dira; talde horrek osasunean, hez­kun­tzan, kul-
turan, aisialdian, ingurumenean, giroan, gizartean parte har­
tzean eta gizartera­tzean dauz­kan oinarriz­ko eskubideak jaso
ditu eta herri-administrazio guz­tiak eta arlo horretan ak­tiboki
jarduten duten erakunde pribatu guz­tiak bildu ditu. Era be-
rean, arrisku edo babesgabetasun egoeretan dauden haur
eta nerabeei eman beharreko babesaren arloan esku-har­
tzeko esparrua zedarritu du.
Haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko 3/2005 Le-
geari esker, bi talde horiei lotutako eskumenak banatu egin
dira. Zehaz­ki, lege horrek argi eta garbi jaso ditu haurren
eskubideak, alegia, nortasuna, babesa, higienea, e­txebizi­
tza eta hez­kun­tza; halaber, argi eta garbi ezarri du herri-
administraziook noiz esku hartu behar dugun eskubide
horiek urra­tzen ari direnean”.
(
Herri-administrazioekin izandako elkarriz­ketak)
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
4/2005
Legea
Era berean, garran­tzi­tsua da Emakumeen eta Gizonen Ber-
dintasunerako
az­pimarra­
tzea. Halaber, estatuari dagokionez eta arlo pribatuan eta
enpresen arloan eragin handiagoa izan duenez, Emakumeen
57
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
III
(
I I I ) . 5 .
E A E
k o
E S PA R R U J U R I D I K O A
Aurrekoa ikusi