dira); Zerga-Kideketarako Sailak, ordea, haien arteko harmo-
nizazioaren, koordinazioaren eta lankide­tza fiskalaren alde
egiten du.
Oro har, baiez­ta daiteke
lurralde historikoen artean ez
dagoela desberdintasun nabarmenik familiari buruz­ko
zerga-araudian
,
Biz­kaia eta Araba eta Gipuz­koaren artean
desberdintasun txiki ba­tzuk badaude ere.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren
bidezko neurriak
Familien­tzako zerga-onura nagusiak foru-araudian aurki
daitez­ke, fun­tsean Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zergan.
PFEZ autonomiako araudiaren menpe dagoen zerga itundu
bat da, eta haren ordainaraz­pena foru-aldundi eskudunari
dagokio, lurralde historikoaren arabera. Erlatiboki birbana­
tzen duen zerga bat da, errenta per­tsonala gizabanako
bakoi­tzaren egoeraren arabera zama­tzen baitu.
Familien­tzat kostuak oreka­tzeko neurrien ikuspegia nagusiki
bide horren bidez antolatuta dago. Horren ondorio nagusie-
tako bat da PFEZren aitorpena aurkez­teko gaitasuna dauka-
ten per­tsonek baino ezin dietela neurri horiei etekina atera.
Horrek metodoaren gehikortasuna murriz­ten du (prin­tzipioz
familia ahulak konpen­tsa­tzeko diseinatuta dago, zeren on-
dorengoagatiko, aurreko ahaideagatiko edo mendetasuna-
gatiko kenkariak barne har­tzen baititu). Hau da, diru-sarrera
maila eta egitura zeha­tz bat daukaten per­tsonek eta fami-
liek bakarrik edukiko dute sistemaz balia­tzeko aukera, eta
ekonomikoki benetan ahulenak diren familiak hortik kanpo
geratuko dira.
Garran­tzi­tsua da ain­tzat har­tzea zerga-onura horiek
errenta-maila zeha­tz bat daukaten per­tsonenganaino soilik
hel­tzen direla. Hau da, diru-sarrera urriak eduki­tzeagatik
PFEZren aitorpena aurkez­teko betebeharrik ez duenak ez
die zerga-politika horiei onurarik atera­tzen”.
(
Herri-administrazioekin izandako elkarriz­ketak)
Ereduaren
uniber­tsaltasun falta
horrek
ez­tabaida
argi bat
ekar­tzen du beren egoera administratibo edo ekonomikotik
eratorritako zerga-onurarik lor­tzen ez duten per­tsonen ingu-
ruan eta sistema hori, uniber­tsaltasunean sakon­tzeko, bes-
te arau-mota ba­tzuen bitartez (adibidez, errentaren gaineko
zerga negatiboa edo berreskura daitez­keen kenkariak) hobe­
tzeko aukeraren inguruan
40
.
Errentaren gaineko Zerga Negatiboaren (EZN)
kasuan,
ongizateko diru-sarrera minimoko atalase bat ezar­tzen
da eta beren bitartekoen bidez, zerga nahikoak a­txiki ez
bazaiz­kie ere, atalase horretaraino hel­tzen ez diren familiei
ordain­tzen zaie; horrela, diferen­tzialaz transakzio garbi bat
ezar­tzen da.
40
Errentaren gaineko Zerga Negatiboaren kon­tzeptua jatorriz
Augustin Cournotek asmatu zuen eta Juliet Rhys-Williams-
mek garatu zuen, baina Milton Friedmanek (1962) eta James
Tobinek (1968) sakondu zuten gehien horretan. Bestalde, be-
rreskura daitez­keen kenkarien kon­tzeptuari dagokionez esan
daiteke haren eboluzio bat direla; horri buruz­ko txosten es-
pezifiko bat hemen kon­tsulta daiteke:
(2013
b).
Berreskura daitez­keen kenkariak
,
aldiz, EZNren ideia-
ren garapen bat dira, baina gizartera­tze ak­tiboko ikuspuntu
handiago bat daukate. Izan ere, ez dute zigor­tzen berma-
tutako gu­txieneko prestazioa lan ordaindu batekin batera­
tzea, maximo ekonomiko bat gaindi­tzen ez bada. Berreskura
daitez­keen kenkariekin, lan ordaindu bat eduki­tzeak ez du
gizarte-prestazioa ezaba­tzen; ai­tzitik, gu­txitu egiten du eta
osagarri ekonomiko bihur­tzen du, lan egitea zigortu ordez
hori osa­tzeko.
Txosten honetan, mota horretako sistemek Europan dauka-
ten presen­tzia analizatuko da. Era berean, horrelako neurriek
iruz­kin­tzen ari garen zerga-sistematik kanpo gera­tzen diren
familia-ereduen egoera ekonomikoa hobe­tzeko dauz­katen
posibilitateak eta familiei lagun­tzeko politiketako euskal sis-
teman sar­tzeko aukera az­tertuko dira.
Nolanahi ere, eta jarraian an­tzeman daitekeenez, PFEZ fa-
milia-kosteak zen­tzu zabalean eraginkortasunez oreka­tzean
eragin handiena daukaten tresnetariko bat da
41
.
Izan ere,
haurrei, adinekoei, ezgaitasunari nahiz mendetasunari lotu-
tako neurri zeha­tzak ezar­tzen ditu eta, horrez gain, ahulta-
sun-egoeran dauden familia-mota jakin ba­tzuen babesa har­
tzen du kontuan. Honako neurriak erabil­tzen ditu:
Neurri orokorrak (familia-mota guz­tien­tzat)
¦
¦
Murriz­ketak baterako zerga-ordainketagatik familia-unita-
teen kasuan.
¦
¦
Kenkariak ohiko e­txebizi­tza aloka­tzeagatik edo erostea-
gatik.
Haurrei lotutako familien­tzako neurri
espezifikoak
¦
¦
Kenkariak ondorengoengatik.
¦
¦
Salbuespenak herri-administrazioen eskutik jasotako
muntengatik, per­tsonak har­tzeagatik.
¦
¦
Kenkariak seme-alaben alde mantenurako urtekoak
ordain­tzeagatik.
Ezgaitasunari eta mendetasunari lotutako
familien­tzako neurri espezifikoak
¦
¦
Salbuespenak ezintasun iraunkor absolutu edo osoaga-
tiko eta baliaezintasun handiagatiko prestazioetatik.
¦
¦
Lan-etekineko hobari gehigarriak ezgaitasunen bat duten
per­tsona ak­tiboen­tzako.
¦
¦
Murriz­ketak ezgaitasunen bat duten per­tsonen alde era-
tutako gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpe-
nengatik.
¦
¦
Kenkariak ezgaitasunen bat duten per­tsonen ondare ba-
bestuari egindako ekarpenengatik.
¦
¦
Kenkariak ezgaitasun edo mendetasunagatik, ezgaitasun
edo mendetasun horren mailaren arabera.
41
EAEn, 2009an,
Familia-kenkariek eta kenkari per­tsonalek –on-
dorengoengatiko, seme-alaben mantenurako urtekoengatiko,
aurreko ahaideengatiko, mendetasunagatiko eta adinagatiko
kenkariak barne har­tzen baitituz­te– 527 milioi euro gainditu
zituz­ten”.
Hori
gizarte zerbi­tzuetako gastu publikoaren heren
bat da gu­txi gorabehera, prestazio ekonomikoak zein zuzene-
ko arretako zerbi­tzuak barne hartuta”
(
SIIS, 2013b).
65
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
IV
(
I V ) . 3 .
K O S T U A K O R E K AT Z E K O N E U R R I E K O N OM I K O G A R R A N T Z I T S U E N A K
Aurrekoa ikusi