Horrenbestez, kasu ba­tzuetan sistema uniber­tsalistak aurki-
tuko ditugu, eta, beste ba­tzuetan, aldiz, baliabide murri­
tzak dituzten familien­tzako esku-har­tzeak soilik aurreikusiko
dira (
means-tested
).
Era berean, eredu ba­tzuetan gehiago
babesten da haur­tzaroa eta beste ba­tzuetan adineko per­
tsonen edota mendetasun-egoeran dauden per­tsonen
babesak garran­tzi handiagoa dauka. Az­kenik, jarduera pu­
blikoa bidera­tzeko eredu desberdinak ikusiko ditugu, kasu
ba­tzuetan bidera­tze hori zuzena izango baita eta beste ba­
tzuetan hirugarren sek­toreko erakundeen (laikoak edo erlijio-
soak) bidez emango baita.
Aldagai horiek ba­tzean, egile desberdinek sailkapenak ezarri
ahal izan dituzte Europan familiaren arloan dauden politika
pu­blikoko ereduen gainean, eta, nahiz eta horien artean al-
deak dauden
43
,
puntu ugari errepikatu egiten dira.
Txosten honen xedeetarako, familiei lagun­tzeko erakunde
arteko II. planak egindako sailkapena jarraituko dugu, eredu
horietako hiru hautatuta:
eskandinaviarra, kontinentala
eta mediterraneoa
,
EAErako errealitaterik hurbilenak eta
erreferen­tzialenak baitira. Horien ezaugarri nagusiak, bada,
honakoak dira:
¦
¦
Eskandinaviarra:
aukera-berdintasunean, uztar­tzean eta
emakumeen lanera­tzean oinarritua, haurren ongizateari
bereziki erreparatuta. Prestazio familiarrak zergen bidez
finan­tza­tzen dira eta gizarte zibilaren eta gobernuaren ar-
teko lankide­tza-ereduaren bidez egiten da lan. Eredu ho-
rretatik Danimarka, Norvegia, Suedia eta Finlandia aztertu
dira.
¦
¦
Kontinentala:
Subsidiariotasunaren prin­tzipioaren eragi-
na daukan Europako erdialdeko eredua. Politika familia-
rretan, historikoki, familia-buruaren kon­tzeptua nagusitu
izan da. Haurrak eta emakumeak familien harremanen
menpe egon daitez­ke. Prestazio familiarrak kontribuzio-
en eta zergen artean finan­tza­tzen dira eta gizarte zibilak
zeregin garran­tzi­tsua dauka politikak ezar­tzeko orduan.
Mul­tzo honetan sartuko lirateke Fran­tzia, Belgika, Luxen-
burgo, Herbehereak, Alemania eta Austria, eta, apur bat
aldenduta, Erresuma Batua eta Irlanda.
¦
¦
Mediterraneoa:
Sistema kontinentalarekin hainbat an­
tzekotasun ditu eta gizon sustenga­tzailearen ereduaren
inten­tsitate historikoa altuagoa da. Estatuak babes ez oso
inten­tsua ematen du eta familiaren jarduera bizia da. Hiru-
garren sek­torearekiko harremana ahula da eta arlo horre-
tako finan­tzazioak urriak. Bestalde, gizarte-erakundeek ez
dute lagun­tzen politikak gara­tzeko orduan. Talde honetan
Espainia, Italia eta Portugal aztertu dira.
Edonola ere, ez dira esparru estanko eta bazter­tzaileak.
Sailkapen honek zerikusi handiagoa dauka estatuaren uler­
menarekin eta estatuak beste gizarte-agente ba­tzuekiko
ezar­tzen duen harremanarekin, banaketa geografiko zorro­tz
batekin baino.
43
Eremu honetan beharbada desadostasunik handiena zera da,
Esping-Andersenek ukatu egiten duela eredu mediterraneo
propio bat dagoela (kontinentalaren muturreko aldagaia dela
iri­tzita) eta beste egile askoren ustez (tartean azterlan hau)
ezaugarri desberdin baino berdin gehiago dago esparru me-
diterraneoko herrialdeen barruan.
Berez, eta mul­tzokako sailkapen hauek egindako azterketa
desberdinetan oso ohikoak diren arren, ba­tzuetan nahasleak
dira. Izan ere, herrialdeen politikak aldatu eta garatu egiten
dira gobernu baten edo bestearen zeinuaren arabera, eta,
horrez gain, zenbaitetan ekin­tza-ildo jakin batean eredu
baten ezaugarriak har­tzen dituzte eta beste politika batean
beste eredu batenak. Horrenbestez, eredu baten ezaugarri
nagusiak dituzten herrialde edo eskualdeez min­tza gaitez­ke,
baina baita beste bati lotutako ezaugarri par­tzialez ere.
Adibide bat jar­tzearren, eredu mediterraneoaren izenak Italia
edo Espainia bezalako herrialdeen­tzat kokapen erreferen­
tziala ezar­tzen du, baina ez da iriz­pide her­tsiki geografikoa
denik pen­tsatu behar. Izan ere, Fran­tzia, kokapenagatik, ere­
du horretan sartuko li­tzateke, baina bere politika pu­blikoak
ezin dira sailkapen horretan kokatu. Bestalde, Irlanda, adi-
bidez, kokapenagatik herrialde kontinentala da, baina sarri-
tan bere politikak eredu horretakoez bestelakoak dira. Horixe
gerta­tzen da, kapituluan zehar ikusi ahalko dugunez, EAEren
kasuan, ezaugarri mistoak baititu.
Azterketa per­tsonalizatuagoa egiten badugu, antolaketa-
modu desberdinak aurki­tzen ditugu herrialdearen arabera,
nahiz eta ia guztietan bi jarrera berdin aurki di­tzagun:
¦
¦
Batetik,
familiaren gaineko eskumen nagusiak dituen
ministerio bat egon ohi da. Normalean, “Familia eta Gaz-
teria”, “Gizarte Zerbi­tzuak eta Familia” edo “Ekonomia eta
Familia”.
¦
¦
Bestetik,
familia-politikak koordina­tzen dituen orga-
nismo
bat egon ohi da, eremu honetan, neurri zeha­tzez
gain, e­txebizi­tza edo hez­kun­tza bezalako arloak hartu be-
har baitira kontuan, zeharka.
Hurrengo azterlanetan ikusiko ahalko denez (azterketa zeha­
tzeko 3. eranskineko 1. taulan kon­tsulta daiteke),
familiei
lagun­tzeko politika aurreratuenak dituzten herrialdeek
egitura-garran­tzi handiagoa ematen diete familiei
beren
gobernu-antolakun­tzetan, zeharkako eskumenak dituzten
lan-taldeen bidez (edo ministerioko sailen bidez), eraginkor-
tasunez jardun dezaten familiei lagun­tzeko neurriak diseina­
tzeko orduan gobernu-eremu desberdinetan.
Antolakun­tzaren gaineko jardunbide onak
daude
Fran­
tzian
(
zeharkako eskumenak eta monitorizazio-gaitasuna
dauz­kan lan-talde zeha­tz bat dago),
Suedian
(
zuzenean le-
hen ministroaren bulegoaren menpe dagoen koordinazio-bu-
lego bat dago eta bertan ordez­katuta daude alderdi politiko
nagusiak, denboran zehar iraungo duten politika adostuak
diseina­tzeko) edo
Belgikan
(
ministerio arteko gaikako ba­
tzorde bat dago).
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
76
V
(
V). Familiei laguntzeko politika publikoak Europan eta EAE
n
.
Azterketa konparatiboa
Aurrekoa ikusi