3.2. 
Euskadin, e-gizarteratzeari
eta, informazioaren eta
komunikazioaren teknologien
bidez, gizartean eta eremu
publikoan parte hartzeari buruzko
txosten berezia
Gaur egun elkarri lotutako sare batean murgildurik bizi gara
eta etengabe eta berehala edonork hainbat urtetan berega­
natu dezakeena baino askoz informazio kopuru handiagoa
jaso­tzen dugu. Informazioaren eta komunikazioaren teknolo­
giak (IKT), ezagu­tzaren gizartea edo gizarte sareak bezalako
terminoak gure hiztegian sartu dira eta, era kon­tzientean edo
ez kon­tzientean, egunero gure bizi­tzako alor guztietan ager­
tzen dira (lana, gizartea, familia, etab.).
Txosten berezi honen bidez (2012ko abenduan bukatu zen
eta laster argitaratuko da), Ararteko erakundeak euskal gi­
zartearen eskutik gaur egungo IKTen erabilera eta eskura­tze
mailaren egoera ezagutarazi nahi du, bai eta gizartean eta
eremu publikoan IKTen bidez­ko parte har­tze maila ere.
Hainbat
ondorio
aipatuko ditugu:
Irisgarritasunaren araberako eten digitala ezin da oraingoz
gainditu­tzat hartu: euskal familien % 34,2k ez du interne­
terako konexiorik.
IETen erabilerari dagokionez, Euskadin egondako bilakae­
ra jarraitua izan da, izan ere, euskal herritarren % 65,3k
internet erabil­tzen du.
Eskura­tzeko aukeraren araberako etena balora­tzen badu­
gu, harrigarria da Euskadin internet erabil­tzen duten herri­
tarren % 13,5ak uste duela interneten edo IETen erabilera
ez diola hobekun­tza zeha­tzik eskaini haren bizi­tzan.
Euskal herritarren arabera IETen eragin positiborik han­
dienak honakoak izan dira: erakundeak herritarrengana
hurbil­tzea, bizi-kalitatea hobe­tzea eta herritarrek erakun­
deetan izandako parte-har­tzea handi­tzea.
Esparru publikoan parte har­tzeko motibazioei buruz hi­tz
egiten dugunean % 27k besterik ez du aipa­tzen erabakie­
tan parte har­tzea horretarako motibazio gisa; herritarren
% 33,6
k uste du haren parte-har­tzea ez dela oso erabil­
garria.
Txostenaren az­ken xedea da herri-administrazioei egindako
gomendioen agiri bat gara­tzea. Egindako ikerketan oina­
rritua dagoen agiri horrek, IKTen bidez, euskal gizartearen
e-gizartera­tzea eta gizartean zein eremu publikoan parte
har­tzea jorra­tzeko erronka eta ildo estrategiko berriak ma­
haigaineratuko ditu.
3.3. 
EAEn familiak babesteko politika
publikoen egoerari buruzko
txostena
Familiei lagun­tzeko politika publiko horiek bul­tzatu eta indar
daitezen susta­tzeko asmoz, Arartekoak azterlan bat burutu
du arlo horretan zer politika publiko dauden argi­tzeko, bai eta
euskal familiek zer premia eta eskari dituzten argi­tzeko ere.
Kontu honekiko hurbilpena, zen­tzu zabal batean, egun arte
familiak babesteko bideratutako
neurri publikoen
azterlana­
ren bidez abiatu behar da.
Horretarako,
familia eredu ugari
daudela kontuan hartu
beharra dago, amak aitak eta seme-alabek osatutako ohiko
familia ereduan barneratu ezin daitez­keenak.
Azterlanaren bidez, halaber, euskal familiek duten babes-
maila
gure Europako inguruko beste erreferenteekin
aldera­tzen da.
Haren helburuetako bat
euskal familien eskaerak eta be­
harrak argi­tzea
eta une honetan dauden babeserako poli­
tikekiko asetasun-maila azter­tzea da.
4.
Ikerketa bekak
Juan San Martín” giza eskubideen bildumaren barnean, ho­
nako ikerketa lana
argitaratu da
:
.
Farapi: Ana Beatriz Rodríguez
Ruano, Oihane García Santiago, Amaia Benito Pumarejo,
Arai­tz Rodríguez Gutiérrez, Nerea Elías Muxika, Begoña Pe­
charromán Ferrer.
Lan hori Arartekoak 2010eko azaroan deituriko beka baten
bidez bul­tzatutako izen bereko ikerketa-proiektuaren bar­
nean jaso­tzen da. Deialdiaren bidez Euskal Autonomia Erki­
degoko eremu zeha­tzean arazo jakin baten azterketa sustatu
nahi zen, erabil­tzaile eta kon­tsumi­tzaileen hainbat eskubi­
deen aplikazioa sakonki azter­tze aldera, herritar gehienen­
gan eragina duten arazoak direla uste izanik, eta eskubide
horien urra­tzea babesik ez duten talde zeha­tzetan indar ge­
hiagorekin eragiten duela jakinda.
(
)
Hainbat
ondorio
az­pimarratu nahiko genituz­ke, interesga­
rriak direlakoan:
Eredu honetan kon­tsumoa sistema sozioekonomikoaren
arda­tza izan da eta pisu handia izan du herritarren identi­
tatean. Baina
kon­tsumi­tzaile gisa ditugun eskubideen
kon­tzien­tziak eta ezagu­tzak zer­txobait estuak izaten
jarrai­tzen dute.
Hala ere, az­ken urteetan nolabaiteko
indar­tzea egon da, neurri batean munduko krisiaren tes­
tuingurua dela-eta, lortutako eskubideak aldarrika­tzeko
mekanismoak abian jarri baititu.
Kon­tsumoaren alorreko eskubideen defen­tsari buruz­ko
legeria ugaritu da, baina hala ere, oraindik ere
kon­tsumi­
tzaileen eskubideak urra­tzen
dira. Kasu ba­tzuetan,
aireko garraioan esaterako, sistematikoki gerta­tzen da.
Zenbaitetan, zigorrak ordain­tzea enpresen­tzat errentaga­
rriagoa da jarduteko moduan aldaketa eraginkorrak egitea
baino.
Erreklamazio prozesu batek
sor­tzen dituen sen­tsazioak
babesgabetasunetik erabateko suminduraraino
doaz,
eta hori garran­tzi­tsua da inoiz ez direlako aipa­tzen kon­
tsumi­tzaileen eskubideen berri ematen denean, prozesua
266
2012
ko
T
xostena
(
IV). Arartekoaren beste tresna batzuk administrazio ona izateko eskubidea sustatzeko
IV
Aurrekoa ikusi