Errepidetiko sistema / Hiri eta Hiri arteko zerbitzuetako Txostena

2. Ekipamenduak: terminalak

2.1. Bilboko autobus geltokia (Termibus)

La terminal de autobuses de Garellano, S.L. da Bilboko udalak, hiriko autobus geltokia ustia­tzeko, egindako emakidaren enpresa titularra 1996. urtetik aurrera.

Autobus terminala toki estrategiko batean kokaturik dago: edukiera handiko bide sarera iristeko sarbide ezin hobeak ditu, eta horrek erraztu egiten du errepidetiko garraio zerbi­tzuen antolamendua. Gainera, az­kenaldian, erreferen­tziako nodo bat bihurtu da, garraioko hiri eta hiri arteko zerbi­tzu ugarik bat egiten dutelako puntu horretan: tranbiak, metroak, Renferen aldirikoek, Bilbobusek, eta abarrek.

 

Termibus

Aparkatzeko nasak eta ibilgailura iristekoak

 

2.1.1. Kanpoko irisgarritasuna

Termibusek oinez iristeko bi sarbide nagusi ditu: bata, San Mameseko eremu intermodaletik. Hura arrapala batean amai­tzen den ibilbide irisgarri baten bitartez egiten da, nahiz eta kurban egoteak zaildu egiten duen haren irisgarritasuna. Bestea, EITB –Euskal Irrati Telebista– enpresa koka­tzen den zonatik dator, eta egokitu gabe dagoen malda malkar­tsuko arrapala batean amai­tzen den ibilbide irisgarria du.

Ikusmen urrituek ukimen zerrendak dituzte bi sarbideetan, terminaleranz­ko ibilbidean orien­ta­tzeko.

Garraio aldageltokitik iristeko arrapala. Kurba batean egoteak zaildu egiten du mugikortasun urriko per­tsona bat hartara igo­tzea

Sarbidea EITBren zonatik. Malda malkar­tsuko arrapala egokitu gabea. Ez dago a­tsedena har­tzeko zonarik

Gida izango den hankaz uki­tzeko zerrenda duen sarbidea Gurtubay kaletik

EITBtik iristeko hankaz uki­tzeko gida

 

2.1.2. Barruko irisgarritasuna

Behin atondoan, ekipamenduan ematen diren eta bertan dauden zerbi­tzu eta elementu ezberdinetara iristeko joan-etorria, orokorrean, oztopoetatik libre dago, eta maniobra fisiko egokiak berma­tzeko behar besteko zabalera duten tokiak daude. Zoladura trinkoa, gogorra eta irrista­tzeen aurkakoa da.

Ai­tzitik, ikusmen urrituek ez dute gida­tzeko sistemarik –ukimen zerrendarik– garraio zerbi­tzua fun­tzionaltasunez erabil­tzeko behar diren elementuetaran­tz orienta­tzeko: nasetaran­tz, eragileen leihatiletaran­tz, eta abarretaran­tz joateko hain zuzen. Hankaz uki­tzeko gida badago, baina eskasa dela ikus daiteke, izan ere, atondotik egokitutako zerbi­tzuetara eta informazio puntura doa bakarrik.

Geltokiko atondoa

Hankaz uki­tzeko gida kontraste kromatikoarekin

 

Informazio leihatilak eta salmahaiak ez daude egokiturik irisgarritasuneko parametro arau­tzaileei jarraiki. Ez dago garaiera baxuagoan jarritako tartetik, ezta sakonera egokiko zokorik ere.

Eserlekuak ez daude egokituta, eta ez dago mugikortasun urriko per­tsonen­tzat gordetako eserleku mul­tzo berariaz­korik. Euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago, horren bitartez mugikortasun urriko per­tsonaren a­tsedena erraztu ahal izateko eser­tzeko edo al­txa­tzeko maniobra erabat gauzatu beharrik gabe. Geltokian komun higieniko egokituak eskain­tzen dira.

Komunikazio eta informazio sistemei dagokienez, zera aipatu behar da:

      – Autobusen irteera eta iri­tsiera iragar­tzen duten informazio teleadierazgailuak daude.

      – Ez dago megafonia sistemarik irteeren eta iri­tsieren berri emateko.

      – “Cyberpass”[26] sistemarik ere ez dago, horren bitartez ahoz­ko informazioa emateko ikusmen urrituei. Orokorrean, ez dago zen­tzumen ezgaitasuna duten per­tsonei informaziora iristea bermatuko dien sistemarik.

      – Informazio estatikoa ez dago zentralizatuta, eragile pribatu bakoi­tzari uztartuta baizik. Edukien tamainak eta haien kokapenak ez dute errazten guztiok hartara iri­tsi eta irakurri ahal izatea.

 

2.1.3. Ibilgailuen irisgarritasuna

Termibusen emandako zerbi­tzu gehienak zoru garaiko ibilgailuekin egiten dira, izan ere, hiri arteko zerbi­tzuak eta ibilbide luzekoak dira.

Ibilgailuen irisgarritasun diagnostikoa, haien tipologia gorabehera, ­txosten honetako kasuan kasuko kapituluan jorratuko da.



[26] Cyberpass sistema: urrutiko kontrola saka­tzeari esker aktiba­tzen den seinale igor­tze-har­tzaile den sistema. Sistemak soinu seinaleak egiten ditu, eta horiek oso erabilgarriak dira i­tsuen­tzat semaforoetan, autobus geralekuetan...

 

2.2. Donostiako autobus geltokia

Hiriburu gipuz­koarrak urteak darama­tza autobusen geltoki intermodal berriaren proiektua eztabaida­tzen, eta, denbora horretan zehar, erabil­tzaileak ohiko terminal bat izatetik oso urrun dagoen ekipamendu batekin bizi behar izan dira.

Donostiako egungo autobus geltokia ez da aire zabalean ibilgailuak aparka­tzeko dagoen eremu bat besterik. Bertan, ez dira bere egituran integra­tzen al­tzariak, ezta probin­tzia hiriburu bateko ekipamendu batek eduki beharko lituz­keen elementu fun­tzionalak ere.

Garraio eragileen merkatari­tza lokalak geltokiaren ingurumarietan sakabanatuta daude. Bidaiariek i­txaroteko tokia markesina handi bat da, al­tzaririk eta informazio estatikorik gabea.

Donostiako autobus geltokia

 

2.2.1. Kanpoko irisgarritasuna

Geltokia kalean bertan dago (Pio XII.aren kalea). Ekipamenduranz­ko oinez­ko ibilbide ezberdinek (hirigunetik edo Amarako auzotik) bermatu egiten dute mugikortasun urriko per­tsonaren erabateko fun­tzionaltasuna eta segurtasuna bere joan-etorrian. Edonola ere, ikusmen urrituak behar bezala bidera­tzeko, gida izango den zerrendarik zoladuran ez dagoela ikusi da.

 

2.2.2. Barruko irisgarritasuna

Aire zabaleko eta azalera handiko aparkaleku modura, geltokiak ez du barrualdeko atondorik. Hala eta guztiz ere, hurbileneko oinez­ko inguruneak ez du oztoporik, eta horrek bermatu egiten du joan-etorria autonomoa eta segurtasunekoa izatea eragileen merkatari­tza lokaletaraino, eta han oztopoak hasten dira.

Lokal horietako askok mailak dituzte barrualdera sar­tzeko, eta horrek ez du ahalbide­tzen gurpil aulkien erabil­tzaileak barneratu ahal izatea. Bestalde, kanpoko ibilbideen­tzat adierazi den moduan, ikusmen urrituek ez dute kasu honetan ere ukimen sistemarik zoladura gainean gida izateko eta merkatari­tza lokalak topa­tzea errazteko.

Zoladura trinkoa, gogorra eta irrista­tzeen aurkakoa da. Al­tzariak eskasak dira, eta egokitu gabeko eserlekuak dituen eta euskarri iskiatiko osagarririk ez duen i­txaroteko markesina handi batek era­tzen du al­tzari mul­tzo hori.

Geltokiak komun publiko egokitu bat du, kabina motakoa.

Erabil­tzailearen­tzako komunikazio eta informazio sistemen erabateko gabezia dago. Ez dago informazio dinamikorik, ezta informazio bisualik edota akustikorik ere, eta informazio estatikoa eskasa da eta ez da oso fun­tzionala.

Eragileen merkatari­tza lokalak. Sarrera ez dago beheratuta

I­txaroteko markesina. Al­tzari eskasak

 

2.2.3. Ibilgailuen irisgarritasuna

Donostiako terminalean emandako zerbi­tzu gehienak zoru garaiko ibilgailuekin egiten dira, izan ere, hiri arteko zerbi­tzuak eta ibilbide luzekoak dira.

Ibilgailuen irisgarritasun diagnostikoa, haien tipologia gorabehera, ­txosten honetako kasuan kasuko kapituluan jorratuko da, errepidetiko sistemaren atalean hain zuzen.

2.3. Vitoria-Gasteiz­ko autobus geltokia

Donostian bezala, Vitoria-Gasteiz ere bere geltoki intermodaleko proiektua (garraio aldageltokia) gauzatu zain dago, eta bere egituran autobus terminala integratuko da.

Bitartean, egungo ekipamendua ez da nahikoa erabil­tzaile guztien erabateko irisgarritasuna berma­tzeko.

Vitoria-Gasteiz­ko autobus geltokia

 

2.3.1. Kanpoko irisgarritasuna

Vitoria-Gasteiz­ko autobus geltokiak eraikin bat du; haren atondoan integra­tzen dira informaziorako puntuak eta eragileen salmentarakoak, eta bidaiarien­tzako hainbat zerbi­tzu ere badago bertan. Gainera, instalazioaren aldamenean bi espaloi dago, Herrandarren kalean eta Jose Mardones kalean kokaturikoak, eta i­txaroteko eremu eta ibilgailuen aparkaleku dira.

I­txaroteko eta aparka­tzeko eremua (Jose Mardones kalea)

I­txaroteko eta aparka­tzeko eremua (Herrandarren kalea)

 

Ekipamendu horretara iristeko oinez­koen ibilbideak oztopoetatik libre daude, eta nahiko ibilgarriak dira mugikortasun urriko per­tsonaren joan-etorri autonomoa eta segurua berma­tzeko. Ai­tzitik, ikusmen urrituek ez dute gida elementurik zoladuraren gainean, horien bitartez geltokiaren kokalekuran­tz bidera­tzeko.

Jose Mardones kalean ibilgailuak aparka­tzeko eremuen aldamenean dauden espaloiak estuegiak dira, eta hori arrisku bat izan daiteke autobusetaran­tz abia­tzen diren mugikortasun urriko per­tsonen­tzat.

Bidaiariak pila­tzen diren espaloi estua

 

2.3.2. Barruko irisgarritasuna

Geltokiko atondorako sarbidea aurrealdean eta alboetan kokaturiko sarrera ezberdinetatik egiten da, eta horiek ez daude behar bezala egokituta irisgarritasun fisikoaren ikuspegitik. Oztopo nagusi gisa aipatu egin behar da bertan dauden arrapalen fun­tzionaltasun eskasa, eta horien baldin­tza­tzaile da gainera ohiko ateak egotea arrapala horiek eta gero, estuak eta astunak.

Egokitu gabeko arrapala. Malda gehiegi. Ate estua

Arrapalatik iristeko ateak i­txita daude. Beharrez­koa da hirugarren per­tsona baten lagun­tza eduki­tzea

 

Barruko atondoa oztopoetatik libre dago, eta horrek erraztu egiten du komunetaran­tz eta ekipamenduan eskainitako eta bertan dauden elementuetaran­tz abia­tzea.

Zoladura trinkoa, gogorra eta irrista­tzeen aurkakoa da, baina ez du gida izateko zerrendarik, horien bitartez ikusmen urrituak orienta­tzeko atondoko intereseko puntuetaran­tz: salmenta leihatiletaran­tz, al­tzarietaran­tz, komun higienikoetaran­tz, eta abar.

Eragileen informazio eta salmenta puntuetako leihatilak ez daude behar bezala egokituta.

Komun higienikoek komun egokitu bat dute sexu bakoi­tzeko, baina horiek erabili ahal izateko garbitasun eta higieneko gu­txieneko baldin­tzak ez daude bermaturik.

Al­tzarien eremuan, ez dago mugikortasun urriko per­tsonen­tzat egokitutako eta u­tzitako berariaz­ko eserlekurik, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.

“Cyberpass” sistemarik edo “T Moduko” megafoniarik ere ez dago instalatuta, horren bitartez ahoz­ko informazioa emateko ikusmen eta en­tzumen urrituei, hurrenez hurren.

 

2.3.3. Ibilgailuen irisgarritasuna

Vitoria-Gasteiz­ko ekipamenduan emandako zerbi­tzuak zoru garaiko ibilgailuekin egiten dira, izan ere, hiri arteko zerbi­tzuak eta ibilbide luzekoak dira.

Ibilgailuen irisgarritasun diagnostikoa, haien tipologia gorabehera, ­txosten honetako kasuan kasuko kapituluan jorratuko da, errepidetiko sistemaren atalean hain zuzen.

2.4. Autobus geralekuen sarea

Autobus geralekuen sarea EAEn oso zabala da, eta oso heterogeneoak diren ingurune fisiko eta oinez­ko inguruneetan integra­tzen da. Horrek egoera ani­tzak eragiten ditu eta errepidetiko garraioaren irisgarritasun maila larriki baldin­tza­tzen.

Ez da inoiz ahaztu behar joan-etorri katearen kon­tzeptua eta, une oro, irisgarritasuna bermatu beharraren garran­tzia haren etapa guztietan, jatorritik destinora.

Autobus geralekuak koka­tzen diren udalerrietako udalak dira instalazio horien lurzoruaren titularrak eta baita instalazioetako eta ekipamendu horietako manten­tze lanak egiteko eskumendun ere, betiere, bertan jarduten duten (gera­tzen diren) linea erregularren –hirikoak eta hiri artekoak– emakida egiten duen administrazioaren kaltetan izan gabe. Inguruabar horrek aldakortasun gehiagoko faktore bat sar­tzen du hiri al­tzariko elementu hauen fun­tzionaltasun eta irisgarritasun diseinu eta ezaugarrietan.

Autobus geralekuetan azterketa jorra­tzeko garaian, hiru faktore dira erabakigarri haien fun­tzionaltasun eta irisgarritasunean:

       – Sarbidea: geralekua irisgarria izatea bezain garran­tzi­tsua da hiri ingurunetik hartara oinez joan ahal izango dela berma­tzea. Zen­tzu horretan, hurbileko ibiak, espaloi zabalak, hiri ingurune zabalak bezalako elementuak egoteak bermatu egiten du joan-etorria autonomoa eta segurua izango dela mugikortasun urriko per­tsonen­tzat.

       – Modulu teknikoa: markesina, al­tzariak, barrualdeko tokia, informazio estatikoa eta informazio dinamikoa integra­tzen ditu. Elementu horiek finka­tzen dute geralekuaren fun­tzionaltasun eta ergonomia maila.

       – Espaloia-ibilgailua binomioa: hau da, bien arteko bereiz­keta bertikal-horizontala. Horrek mugikortasun urriko per­tsonak ibilgailura modu autonomoan eta seguruan igo­tzeko eta hartatik irteteko duen gaitasuna mugatu dezake.

Txosten honen asmoa ez da EAEn dauden geraleku guztien irisgarritasun azterketa egitea, baizik eta horrelako ekipamenduetan gehien errepika­tzen diren oztopo ohikoenen mul­tzoa azpimarra­tzea, lehen aipatutako fun­tsez­ko faktore bakoi­tzari dagokionez.

Horretarako, iturri bibliografikoak eta dokumentalak ikertu eta aztertu dira, horren bitartez posible izan zedin ­txostenean egungo errealitatea isla­tzea. Erreferen­tzia gisa, oinarriz­ko hurrengo azterlanak aipa­tzen dira:

       – Biz­kaiko Garraio Irisgarriaren Plan Estrategikoa (BGIPE), Biz­kaiko Foru Aldundia, 2009.

       – Gipuz­koako errepide sareko 20 autobus geralekuren lagin baten egoki­tzapen azterlana, 2009.

       – Gipuz­koako linea erregularretako autobus geralekuen inbentarioa, Gipuz­koako Foru Aldundia, 2004.

       – Vitoria-Gasteiz­ko Irisgarritasun Plana, 2007.

Mugikortasun urriko per­tsonek geralekuetan dituzten irisgarritasun oztopo nagusiak hauek dira:

 

2.4.1. Sarbidea

Geralekuranz­ko oinez­ko ibilbideak ez du beti berma­tzen mugikortasun urriko per­tsonaren sarbidea segurtasun eta autonomia per­tsonaleko oinarriz­ko prin­tzipioei jarraiki egin ahal izatea.

Oztopo nagusiak hauetan daude:

       – Ibilgailuen trafiko biziko inguruneetan, hiriguneen kanpoaldean, koka­tzea, gal­tzadaren alboan dagoen eta babesik ez duen oinez­ko ibilbide bat behar izanez.

       – Oinez­ko ibirik ez egotea ekipamendutik hurbil.

       – Eraikun­tza arazoengatik edo oztopoak egoteagatik –edukion­tziak, ­txorkoak, zutabeak, ibilgailuak– espaloi estuak topa­tzea sarbide ibilbidean.

       – Hiri zoladura baldin­tza kaskarretan dago edo ez du behar besteko seinaleztapenik kontraste kromatiko adierazgarriarekin, hankaz uki­tzearen bitartez jarrai­tzeko eta hori gida izateko ikusmen urrituaren­tzat ekipamendua topa­tzerakoan.

 

2.4.2. Modulu teknikoa

Hainbat faktorek aukera ematen du geraleku bat helezin­tzat edo fun­tzionaltasun gu­txiko­tzat jo­tzeko:

       – Markesina gorago koka­tzea hara iristeko dagoen espaloirik gabeko arrapalaren aldean.

       – Markesina espaloiko er­tzetik gertu koka­tzen da, eta horrek galarazi egiten du gurpil aulkia erabil­tzen duen mugikortasun urriko per­tsona bat hurbildu ahal izatea.

       – Barruko toki murriztua, gurpil aulkian doan mugikortasun urriko per­tsonaren maniobrak ahalbidetu gabe.

       – Elementu fun­tzionalik gabeko geraleku modulua: markesina, eserleku egokituak, argiztapena eta informazioa, per­tsonari i­txaron bitartean erosotasuna, ergonomia eta segurtasuna berma­tzeko.

       – Informazio estatikoko panelak per­tsona guztien­tzako irisgarriak ez diren formatuetan eduki­tzea.

       – Soinu erako egoki­tzapenik (Cyber sistema) ez duen geraleku modulua, horren bitartez ikusmen urrituei errazteko markesina edo geraleku zutabea topa­tzea, bertatik igaro­tzen den autobusaren zenbakia jakitea, i­txaron beharreko denbora ezagu­tzea, eta abar.[27]

 

2.4.3. Espaloitik ibilgailura

       – Ezinez­koa da ibilgailuak espaloira hurbil­tzea, beste ibilgailu ba­tzuk aldi baterako gelditu direlako edo bertan aparkatu dutelako.

       – Plataformetan edo espaloi aurrerabideetan gurpil aulkiekin maniobrak egitea zaila da, espaloia plataformari egoki­tzen ez zaion diseinu eta instalazioaren ondorio (zirrikitu arrisku­tsuak).

       – Garaiera gaindiezina zintarriaren eta plataformaren artean gurpil aulkiekin iri­tsi nahi bada. Arrazoiak hauek dira:

              • A­tzera­tzen den arrapala zabaldu baino lehen ibilgailua albo batetik belaunika­tzearen maniobra ez gauza­tzea.

              • Garaiera desegokian dagoen zintarria.

Adibide modura, mugikortasun urriko per­tsonek geralekuetan dituzten arazo komun ba­tzuk erakusten dira jarraian.

Geralekura iristea oztopa­tzen duen eta bidea estu­tzen duen zuhai­tza

Gehiegiz­ko arrapala geralekura iristeko

15 cm-ko garaiera duen maila gainean koka­tzen den markesina. Iristezina

Espaloi plataforma, bertara iristeko arrapalarik gabe. Geralekua ez da irisgarria eta ezinez­koa da  ibilgailura iristea

Errepide guru­tzadura batean koka­tzen den geralekua. Oinez­koen­tzako ingurune babesturik gabe.  Arrisku­tsua

Bertara iristeko espaloirik gabe. Arrisku­tsua

 

Jada aipatu den bezala, markesina modelo aniztasun handia dago hiru lurralde historikoetan. Ekipamendu sorta honen barruan, ba­tzuk irisgarriagoak dira beste ba­tzuk baino.

Adibide modura, jarraian EAEko lurralde bakoi­tzari eta probin­tziako hiriburu bakoi­tzari dagokion modeloa bildu eta erakusten da.

Ezer baino lehen esan beharra dago, Gipuz­koak oraindik ez duela markesina irudi bakarra, Biz­kaiko eta Arabako aldundien kasuan ez bezala, eta hori Foru Aldundiak bere modelo propioa zabal­tzen hasteko saiakerak egin baditu ere (ikusi eran­tsitako irudia).

Hiri markesinaren modeloa Biz­kaian

Landa markesinaren modeloa Biz­kaian

Markesina modeloa Bilbon

Markesinaren irudi bakar berria Araban

Markesina modeloa Vitoria-Gasteizen

Markesina modeloa Gipuz­koan

Markesina modeloa Donostian

Markesina modeloa Donostian


[27] Sistema hau arrakastaz ezarri da Bilboko geraleku garran­tzi­tsuenetan.

 

3. Material mugikorra

Oin baxuko autobusak bihurtu dira, egun, ezinbesteko elementu hiri garraioan erabateko irisgarritasuna susta­tzeko.

Plataforma baxuko ibilgailuak irisgarriak dira erabat mugikortasun urriko per­tsonen­tzat, batez ere gurpil aulkien erabil­tzaile direnen­tzat. Beharrez­koa da bi maniobra osagarri behar bezala gauza­tzea: lehenengoak, “kneeling” esaten zaiona (belaunika­tzea), aukera ematen du ibilgailua albo batetik makur­tzeko espaloiran­tz. Bigarrenak haren barrualdean instalaturik dagoen eta a­tzera egiten duen arrapala zabal­tzeko gailua mar­txan jar­tzen du, eta derrigorrez­koa da sarbidea berma­tzeko mugikortasun urriko per­tsonaren erabateko segurtasun eta autonomiarekin.

Oin baxuko ibilgailuak EAEn erabil­tzen dira hiri zerbi­tzu ia guztiak emateko eta neurri batean baita hiri arteko lurralde zerbi­tzuak emateko ere –EAE barruko joan-etorriak–.

Aldiz, oin altuko ibilgailuen ezaugarria da plataformara eta sotora iristeko mailak eduki­tzea, eta horiek ohikoak dira ibilbide ertain eta luzeko hiri arteko zerbi­tzuak emateko (eskualde artekoak). Zerbi­tzu horiek, beharrez­koa denez bidaiarien­tzat gauzak eta maletak garraia­tzea, eskatu egiten dute toki osagarria horni­tzea.

Gurpil aulkien erabil­tzaileak on­tziratu eta haietatik irteteko, beharrez­koa da nasaren eta plataformaren arteko erlazioan dagoen garaiera gaindi­tzea ahalbidetuko duen plataforma igo­tzailea erabil­tzea.

3.1. Hiri zerbi­tzuak

Garran­tzi­tsua denez, diagnostikoa oinarritu egin da hiru euskal hiriburuetako autobusen egoeran.

Jarraian datorren taulak, toki administrazioek eta haien kasuan kasuko hiri garraioko eragileek emandako datuetatik abiatuz landutakoa, islatu egiten du zein den udal flota bakoi­tzaren egungo egoki­tzapen maila.

Hirikoak Flota Irisgarriak %
Bilbo 152 138     %91[28]
Donostia 122 122 %100
Vitoria-Gasteiz 79 79 %100

Iturria: geuk egina.

 

Udal flotetara gehi­tzen diren autobus berri guztiak oin baxukoak dira.

Hiri flotetako autobusek geldialdia jakinarazteko sistema akustikoa dute (SIO)[29] eta hori aktibatu egiten da Cyberpass agintearen bitartez. Hala eta guztiz ere, bai Donostian, bai Vitoria-Gasteizen, sistema desaktibatuta dago eta ikusmen urrituak hala eska­tzen duenean bakarrik aktiba­tzen da.

Hirietako parke mugikorren irisgarritasun gabezia nagusiek EAEn zerikusia dute zen­tzumen ezgaitasuna duten per­tsonen­tzako komunikazio irisgarritasunarekin. Gabezia horiek hauetan zehazten dira:

      – Mailak, ateak eta sarbide plataformak behar bezala seinalezta­tzea falta da zenbait ibilgailutan.

      – Ukimen elementuak dituzten gida barrak falta dira, ikusmen urrituei eserlekuak topa­tzea errazteko.

      – Hurrengo geldialdia ohartarazteko gailu akustikoak desaktibatuta daude Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

 



[28] Egokitu gabeko autobusen banaketa Bilbon banatu egiten da erreserbaren eta zerbitzuaren artean, biztanleriari ekarritako eragina ahalik eta gehien murrizten saiatuz. Hainbat unitateko lineei esleitzen zaizkie; horrela, oin baxuko autobus eskaerarik egongo balitz, geralekuan itxaron beharreko denbora laburragoa litzateke.

[29] SIO Sistema: Ahoz­ko informazio sistema.

 

3.2. Lurraldeko hiri arteko zerbi­tzuak (EAE barruan)

Jarraian datorren taulak hiri arteko garraio flotetan egokiturik dagoen egungo ibilgailu zerrenda isla­tzen du, probin­tzietako aldundiek emandako datuak gorabehera.

Hiri arteko zerbitzuak Flota Irisgarriak %
Bizkaibus Biz­kaia (BFA) 309 281 %91
Lurraldebus Gipuz­koa (GFA) 198 154 %78
  Araba[30] (AFA) 58 25 %43

Iturria: geuk egina.

 

Az­ken urteotan, foru administrazioek lagundu egin dute modu adierazgarrian eragile pribatuen material mugikorra moderniza­tzen eta, ondorioz, garraio zerbi­tzuen irisgarritasuna osorik hobe­tzen, bai programa-kontratuen bitartez (AFA), bai ibilgailuak erosteko lagun­tza lerro berariaz­koak jarriz (GFA, BFA).

Hala eta guztiz ere, oztopo nagusia oin altuko ibilgailu oso zaharrak ager­tzea da, beren jardunaren mugan, edo, bestela, arrapala ma­txuraturik duten plataforma baxuko autobusak egotea (irisgarritasunik gabeko egoeran).

Euskal Autonomia Erkidegoko erabilera orokorreko linea erregularren emakida mapa berri­tzeak, 2012. urtetik aurrera, balio izan behar du fun­tsez­ko palanka gisa jarduteko material mugikorraren irisgarritasunaren hobekun­tza osoan. Gauzak horrela, enpresa emakidadun berriek bete egin beharko dute irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia. Eskakizun hori beren beregi eta araudiak finkatu bezala jasoko da emakidaren baldin­tza agirietan. Inolako zalan­tzarik gabe, inguruabar horrek foru flotak egokitu beharra ekarriko du.

Halaber, ida­tz zati honetan hiri zerbi­tzuetarako xehatutako komunikazio irisgarritasuneko gabeziak aplikatu behar dira.

 

 



[30] Arabaren kasu berezian, azpimarratzekoa da zera: lurraldeko zerbitzuak ematen dituzten hiri inguruko autobus flotez gain, bada taxi flota bat eskaera gorabehera hiri arteko garraio zerbitzua ematen duena lurraldeko kuadrilletan eta 9 plaza bitarteko ibilgailuak dituena..

 

3.3. Ibilbide luzeko zerbi­tzuak (eskualde artekoak)

Gaur egun, ez dago daturik Estatuaren eskumeneko ibilbide luzeko flotaren egoki­tzapen mailan. Ai­tzitik, kon­tsultatutako iturri ezberdinek ziurtatu egiten dute orokorrean EAEn jatorria edo destinoa duten eskualde arteko garraio zerbi­tzuak ematen dituzten autobusak ez direla irisgarriak.

Estatuko emakiden mapa, ustia­tzeko luzapenak ematen badira salbu, aldatu egin behar da nabarmen 2012. urtetik aurrera, eta egungo emakiden %55ek denbora indarraldia amaituko dute. Esleipen berriak lizita­tzeko baldin­tza teknikoen agiriek exijitu egin behar dute indarrean dagoen irisgarritasun araudia bete­tzea, errepidetiko hiri arteko garraioko zerbi­tzu erregularrak irisgarri jarriz.

Zerbi­tzu hauek bete beharreko berariaz­ko baldin­tzak hauek dira:

      – Irisgarritasuna beren gurpil aulkian bidaia­tzen duten per­tsonen­tzat, eta baita beharrez­ko baliabideak ere aulkian doan erabil­tzailea ibilgailura iri­tsi ahal izan dadin.

      – Lokuzio eta testuak ibilgailuaren barrualdean, bidaiariak jakinaren gainean jar­tzea beharrez­koa denean.

      – Doako tokia gorde­tzea tresnen­tzat, lagun­tza teknikoen­tzat, eta abarren­tzat.

4. Ondorioak

2012. urtea inflexio puntua izan behar da EAEn hiri arteko eta ibilbide luzeko zerbi­tzuen irisgarritasuna susta­tzeko, hain zuzen ere hiri zerbi­tzuen­tzat plataforma baxuko autobusa sar­tzea izan zen bezala.

Zerbi­tzuen emakida mapa osorik berri­tzeak piztu egin behar du iraganarekin eteten dela, eta sarrerako atea izan behar da garraioaren garai berri baten­tzat. Garai berri horretan, kalitatea, modernotasuna eta zerbi­tzuen erabateko irisgarritasuna izango dira konpainia eragileen lehiakortasunak oinarri izango dituen zutabeak.

Horrekin batera, pixkanaka autobus geltoki eta geralekuak egokitu behar dira, horietara iristeko oinez­koen ibilbideak atondu, eta gidarien prestakun­tza eta sen­tsibilizazio planak programatu eta burutu mugikortasun urriko per­tsona taldeek dituzten behar berezien gainean.

5. Taxi zerbitzua: taxi egokituaren egoera EAEn

EAEn garraiobideek duten irisgarritasunaren egoerak hobekun­tza adierazgarriak erakusten baditu ere, batez ere herrigune nagusietan, oraindik mugatu egiten du mugikortasun urriko per­tsonek aske mugi­tzeko duten eskubidea. Egoera horretan, taxi egokituaren zerbi­tzuak are garran­tzi handiagoa har­tzen du, batez ere gure geografiako hiri eta herri ­txikietan bizi diren mugikortasun urriko per­tsonen­tzat.

Taxi zerbi­tzua udalaren eskumena da. Udalak dira taxi lizen­tziak mugatu eta ematen dituztenak. Foru administrazioek, bestalde, eskaria gorabehera baimen­tzen dute garraioko zerbi­tzu publikoa emateko aukera, horretarako kasuan kasuko garraio baimena emanez.

 

Zer dio arauak?

Irisgarritasuna susta­tzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean xedatutakoa gara­tzen duen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak arau teknikoak bil­tzen ditu hiri inguruneetako, espazio publikoetako, eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasun baldin­tzei buruz, eta azpiegiturek eta material mugikorrak bildu beharreko irisgarritasuneko baldin­tza teknikoak finka­tzen ditu. Zehaz­ki, 4.6. artikuluak zera finka­tzen du:

“1.- Hiru milatik (3.000) gorako biztanle kopurua duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan, udalek gu­txienez taxi egokitu bat izan dadin sustatuko dute eta eguneko 24 ordutan bermatu beharko da zerbi­tzua.

2.- Nolanahi ere, 20 taxi lizen­tzia baino gehiagoko udalerrietan, taxien lizen­tzien %5ek gu­txienez gurpil-aulkidun erabil­tzaileen­tzat egokituta egon beharko dute, Eranskin honetako 4.6.1 atalean ezarritakoaren arabera”.

 

Zein da euskal hiriburu eta lurraldeen errealitatea?

Eran­tsitako taula ikusita, Bilbok ez du bete­tzen ibilgailu egokituei a­txikitako lizen­tzien derrigorrez­ko %5 hori.

Taxi egokitua Lizen­tziak Egokituak %
Bilbo 774 28 %3,62
Donostia 307 15 %4,89
Vitoria-Gasteiz 194 17 %8,76

Iturria: geuk egina.

 

EAEn taxi egokituak bizi duen errealitateari buruz­ko datu par­tzial ba­tzuk eskuratu ahal izan dira, Taxiaren Euskal Federazioaren bitartez. Informazio iturrien kalitatea eta fidagarritasuna hor egonda ere, ez da posible izan lurralde historiko bakoi­tzeko informazio ildo homogeneo bat finka­tzea.

Egoera horretan egonda, gaia ikuspegi holistikoago batetik jorra­tzea erabaki da, egiaztatu ahal izan den egoera zeha­tzen batean indarra jarriz.

Zen­tzu horretan, hurrengo baieztapen orokorrak egin daitez­ke:

      – 3.000 biztanletik gorako edota 20 lizen­tzia baino gehiagoko udalerri askok ez du bete­tzen legediko artikulu mul­tzoa, izan ere, udalerri horiek ez dute berma­tzen eska daitekeen ibilgailu egokitu kopurua.

      – Egoera horretaz jabetuta, Gipuz­koa eta Arabako foru administrazioak saiatu egin dira taxi egokituaren zerbi­tzua eskura dagoela berma­tzen eskualde edo koadrila mailan. Zen­tzu horretan, eskualde edo koadrila bakoi­tzean gu­txienez taxi egokitu bat egoteko saiakera egin da.

Ikuspegi berariaz­koago batetik begiratuta, bereziki aipatu behar da taxi egokituak Biz­kaia eta Gipuz­koako hiriburuen ondoren garran­tzi­tsuen diren hirietan duen egoera, alegia, Barakaldon eta Irunen.

Bi udalerri horiek, 100.000 eta 70.000 biztanlerekin ia hurrenez hurren eta bakoi­tza 20 taxi lizen­tzia baino gehiagorekin, 4 eta 3 ibilgailu egokitu eduki beharko lukete hurrenez hurren. Gaur egun, Barakaldok ez du ibilgailu egokitu bakar bat ere eta Irunek bi ditu bakarrik. Horiek, gainera, Bidasoaren eskualde osoari eman behar diote zerbi­tzua, eta baita Hondarribiko aireportuari ere. Baldin­tza­tzaile horiek, argi eta garbi, murriztu egiten dute mugikortasun urriko per­tsonek eskatutako zerbi­tzua ematearen bermea.