A2-Bilbo-Muskiz Bizkaiko aldiriko linea

A-2 lineak Meategi Gunea bezala ezaguna den eskualdea egiten du. Garai batean, trenbide ugari egon zen bertan eta haien funtzio nagusia eremu horretako burdin meategiei garraio zerbitzua ematea zen. Aldiriko trenez gain, Bilboko Portura zihoazen merkataritzako tren batzuk ere bertatik igarotzea aurreikusi zen (A1 linea ez delako gai eskari guztia xurgatzeko). Aitzitik, bide bakarreko trazatua eta bazterbide gutxikoa denez, ezinezkoa izan zen.

A2 lineak trazatua partekatzen du A1 korridorearekin, Bilbotik Barakaldoko geltokiraino. Gallartan linea bitan zatitzeko proiektu bat dago, Bilboko Portura trenbidez iristeko Seranteseko tunela gauzatzeagatik.

Linea horri dagokionez, adierazi egin behar da irisgarritasun diagnostikoa oinarritu egiten dela korridorean partekaturikoa ez den tarteko geltokien balorazioan, hain zuzen ere Galindotik Muskizera doan tarteko geltokien balorazioan. Helburua A-1 Bilbo Abando-Santurtzi linean egindako azterketarekin gainjartzeak saihestea da.

A-2 lineak egoera eskasean dagoen geltoki eta geraleku multzoa hartzen du, eta gabezia handiak ditu irisgarritasunari dagokionez. Halaber, ekipamendu batzuk gabezia garrantzi­tsuak ageri dituzte bidaiariarentzako segurtasunean, ergonomian eta erosotasunean.

 

2.3.1. Kanpoko irisgarritasuna

Kanpoko irisgarritasunari buruz adierazi egin behar dugu A-2 linean azterketaren xede den geltoki tartearen ezaugarria dela oinezkoentzako ingurune zailak edukitzea. Oztopoz jositako ibilbideak dira eta horiek ez dute mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorri autonomoaren eta seguruaren alde egiten.

Oztopoak esaten denean, nagusiki, hurrengoei buruz ari gara: eskailera tarteak dituzten ibilbideak, egokitu gabeko arrapalak, malda malkartsuak, trafiko biziko inguruneetan egotea. Horiek zorrozki baldintzatzen dute joan-etorriaren funtzionaltasuna eta baita pertsonaren segurtasuna bera ere.

Galindo: ekipamendura sartzeko oinezko ingurunea paraleloki doa trafiko biziko galtzada batekin. Espaloiak malda malkartsua du

Muskiz: beheratu gabeko oinezkoentzako  zebra-bidea. Espaloi estua sarrerako arrapalara  iritsi ahal izateko

Ortuella: arrapalara iristeko aldez aurretik oinezko ibilbide bat egin behar da malda malkartsuko aldapa baten eta irregulartasunez beteriko zoladuraren bitartez

Gallarta: oinezkoen ibilbidea malda malkartsuko aldapa batetik igarotzen da

 

Egoera islatzeko ildo honi dagokionez, beharrezkoa da aipatzea ez dagoela gidatzeko ukimen elementurik hiri inguruneetako zoladuretan, horiek lagungarri izan daitezen ikusmen urrituentzat garraio ekipamenduak topatzeko.

 

2.3.2. Barruko irisgarritasuna

Azpiegituraren barruko irisgarritasunari buruz zera azpimarratzen dugu:

2.3.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)

Galindo eta Muskiz arteko lineako geltoki gutxitan daude bidaiariak egoteko atondoak. Horien guztien artetik, deigarria da linea amaierako geltokiaren egoera, Muskizekoa, alegia. Bertan, eraikinera sartzeko arrapala ez dago behar bezala egokiturik, eta atondora sartzeko ate estuak erabili behar dira.

Muskiz: egokitu gabeko sarbide arrapala. Barandaren helburua babeslea da, eta ez laguntzailea. Bi aldeetan ez daude garaiera bikoitzean jarritako eskubandak. Ate estuak –orri bakarra irekita–

 

2.3.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria

Nasarako sarbidea oso zaila da mugikortasun urriko pertsonentzat A-2 lineako geltokietan.

Galindo eta Muskiz arteko tartean dauden instalazio gehienak nasa bakarrekoak dira, eta horrek, hasiera batean, joan-etorriaren segurtasunaren alde egiten du. Aitzitik, geltoki hauetan nasetarako sarbideak nekez egiten dira maila berean edo erabiltzailearen erabateko irisgarritasuna bermatzen duten elementu mekaniko edota eraikuntzakoen bitartez.

Egokitu gabeko arrapalak, eskailera arriskutsuak eta argi gutxiko lurpeko pasabideak, eta abar daudela ikusi da. Hori larritasun gehiago edo gutxiagorekin errepikatzen da aztertutako tarteko bederatzi geltokitik seitan.

Galindo: nasara iristeko egokitu gabeko eskailera tarteak (mailarterik gabe). Arriskutsua. Ez dago inolako segurtasun seinaleztapenik

Trapagaran: lurpeko pasabidea trenbideetara sartzeko egokitu gabeko eskailerekin. Ez dago segurtasun seinaleztapenik

Putxeta: nasara iristeko arrapala ez dago egokiturik eta akastuna da. Zoladura irristakorra

Familia santua: trenbideetara iristeko egokitu gabeko eskailera tarteak. Ez dago inolako  segurtasun seinaleztapenik

 

Sarbideetan gutxieneko segurtasun betekizunak betetzen ez badira, ulergarria da gidatzeko elementurik ere ez izatea (ukimen zerrendak) ikusmen urrituentzat.

 

2.3.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena

Galindo-Muskiz tarteko geltokietako atondoek zoladura trinkoa, gogorra eta irristatzeen aurkako propietate onekoa ageri dute. Aldiz, nasa batzuk hondamen egoera handiagoa ageri dute, irregulartasunak, peralteak eta lurzoru irristakorrak edukiz.

Ia geltoki guztiek dituzte gabeziak nasetako segurtasun seinaleztapenetan: ez dago hankaz ukitzeko botoirik edota zerrenda kromatikorik.

Ortuella: zoladura zirrikituekin, irregulartasunekin. Ez dago segurtasun seinaleztapenik

Putxeta: baldintza kaskarretan dagoen zoladura.  Ez dago segurtasun seinaleztapenik

 

2.3.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)

Azterlanaren xede den tarteko geltokiak zerbitzatu gabeko instalazioak dira gehienbat (enpresa eragileko langilerik gabe). Inguruabar hori dela eta, are garrantzitsuagoa da autosalmentako makinak eta txartela baliogabetzekoak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren irizpideen ondotik.

Atondoa duten geltokietan, leihatilarako sarbidea oztopoetatik libre dago eta horrek pertsonaren zirkulazio askearen alde egiten du.

 

2.3.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)

Alderdi honen diagnostikoak A-1 Bizkaia korridoreko kapitulu homologoan adierazitakoari heltzen dio.

Aitzitik, beharrezkoa da puntu honetan azpimarratzea aztertutako tarteko ekipamenduetan altzariak eta zerbitzuak falta direla argi eta garbi. Inguruabar horrek ez du bidaiariaren segurtasunaren eta ergonomiaren alde egiten joan-etorrian zehar.

 

2.3.2.6. Komunak

Galindo eta Muskiz artean partekatzen ez den tarteko geltokietan komun higieniko publikoak falta direla egiaztatu da.

 

2.3.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak

A-1 korridorean sartutako geltokiek salbu, A-2ko ekipamendu esklusiboek ez dute informazio teleadierazgailuen eta megafoniaren bitartez emandako informazio dinamikoko sistemarik.

Informazio estatikoa da garraio zerbitzuei buruzko informazioa hornitzeko bide bakarra. Zenbaitetan, informazio zutoinen kokalekuak, irakurketa planoak eta edukien tamainak ez dute informazioa eskuratzea bermatzen.

Ortuella: panelaren irakurketa oztopatzen duten altzariak

A2 Bizkaiko aldiriko linea