Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko korridorearen Txostena

Distantzia ertaineko eta ibilbide luzeko penintsulako trazatuek lotu egiten dituzte EAEren eremua Lautadarekin eta Ebroren korridorearekin, neurri batean Gipuzkoa eta Bizkaiko aldirikoen trenbide trazatuak integratuz (A3 linea).

Lehen aipatu diren aldiriko guneetan sartuta dauden eskualde izaerako geltokiez gain, irisgarritasunaren diagnostikoak aintzat hartu behar du Arabako probintzian ageri den azpiegitura, nagusiki herrigune nagusiei zerbitzua ematen dien hura.

Zentzu horretan, eta erreferentzia modura, behaketak egin dira Arabako Lurralde Historikoko hurrengo trenbide geltokietan:

       – Vitoria-Gasteiz

       – Dulantzi

       – Agurain

       – Araia

Aldirikoen lineetan egindako azterketan ez bezala, ibilbide ertain eta luzeko korridorearentzat aipatutako geltokietan egindako behaketetatik ateratako ondorio multzoa lantzea erabaki da. Halaber, material mugikorraren irisgarritasunari buruz berariazko azterketa egin da (txosten honetako 2.7.3. idatz-zatia).

Distantzia Ertaineko - Ibilbide Luzeko korridoreak