FEVE (Bide estuko trenbideak) / Informe Bilbo-Santander eskualde korridorea

Santanderrerantz doan eskualde korridorean sartuta dauden FEVEren EAEko geltokiek duten irisgarritasuna banan-banan aztertuz gero, emaitza komun batzuk ikus daitezke eta horiek jarraian azalduko dira:

Kasu gehienetan, Arangurenetik Santanderrerantz doan linea funtzionaltasun gutxiko geltokietatik igarotzen da horiek kokatzen diren hiriguneentzat, izan ere, horietara iristeko beharrezkoa da ibilgailu pribatuan joatea.

Traslaviña: geltokira iristeko bidexka. Bestelako oinezko ibilbiderik gabe. Funtzionaltasun gutxikoa

Villaverde Turtzioz: ingurune natural batean kokatzen da, kanpoan oinezkoentzako sarbiderik eduki gabe

 

Gainerakoan, eraikin gehienak itxita dituzten geltokiak dira, arreta eskaintzeko enpresa eragileko langilerik gabekoak eta pertsonak itxaron behar duen bitartean gutxieneko erosotasuna eta babesa edukiko dituela bermatzeko elementurik gabekoa: altzariak, atondoa, markesina, eta abar.

Artzentales: itxaronaldian gutxieneko erosotasuna edukiko dela bermatzeko elementurik ez duen geralekua

Villaverde Turtzioz: eraikina itxita dago. Itxaroteko atondora sartzerik ez

 

Instalazio hauek ageri dituzten gainerako gabezia nagusiak hurrengoetan zehazten dira:

       – Eraikin itxiak. Ate estuengatik eta zoladura eskasagatik kaltetutako joan-etorria.

       – Ez dago nasen arteko joan-etorria ahalbidetzeko eraikuntza sistemarik edota sistema mekanikorik. Trenbide-pasaguneak egoera eskasean daude.

       – Egokitu gabeko altzariak. Euskarri iskiatiko osagarriak falta dira.

       – Ikusmen urrituentzako segurtasun eta gida seinaleztapenik ez dago, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.

       – Komunikazioko eta informazioko sistema dinamikoen hornidura eskasa da.

Karrantza: eraikinera sartzeko atea estua da. Segurtasun seinaleztapenik gabeko nasa

Karrantza: bertaratzeko arrapala egokitu gabe dago eta zoladura eskasekoa da

Villaverde Turtzioz: alde batetik du sarbidea eta ingurunean obrak egiten ari dira. Trenbide-pasagunea egoera eskasean dago

Traslaviña: eraikina itxita dago. Itxaroteko atondora iristeko albo bat erabili behar da eta hura egokitu gabe dago