Sistema metropolitarra / Bilboko metro txostena

V. Kapitulua. Sistema Metropolitarra

1. Sarrera, titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena

Metro Bilbaoren sareak Bilboko trenbide metropolitarra eta Bilbo Handiranz­ko distan­tzia laburreko hiri arteko zerbi­tzua har­tzen ditu. Eremu metropolitar hori Bilboko i­tsasadarraren bi er­tzetan zehar zabal­tzen da, eta, gu­txi gorabehera, milioi bat biztanle pila­tzera iristen da.

“Y” i­txura duen trazatua du, i­tsasadarraren bi er­tzetatik doazen bi linearekin; horiek Bilbo hegoalderaino iristen den trazatu komun batekin bat egiten dute. Guztira, metroak 40,61 km-ko luzerako trazadura du (2009. urtean), 38 geltokirekin guztira. Horietatik 22 lurpekoak dira eta 16 gainazalekoak.

Bilboko metroaren azpiegitura lanak gauza­tzea Eusko Jaurlari­tzaren eskumena da, eta hori E­txebizi­tza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) sozietate publikoaren bitartez egiten du.

Egitura eskergen lanak eta material mugikorra jar­tzea Biz­kaiko Garraio Par­tzuergoaren (BGP aurreran­tzean) eskumena da. “Bilboko Trenbide Metropolitarra” izeneko garraio publikoko zerbi­tzuaren kudeaketa zuzena eta ustiapena BGPk egiten du ere. Az­ken xede horretarako, Metro Bilbao SA enpresa sortu zen.

2. Bilboko metroko irisgarritasunaren diagnostikoa

Eranskinen ida­tz zatian irisgarritasunaren diagrama bildu da; bertan, kualitatiboki erakusten da joan-etorri katearen irisgarritasun maila Bilboko metroaren sisteman.

2.1. Kanpoko irisgarritasuna

Joan-etorri kateko segmentu guztietan erabateko irisgarritasuna berma­tzeko xedearekin, lehentasunez­koa da metro sarea igaro­tzen den udalerrietako udalek inber­tsioa egitea arkitektura-oztopoak ezaba­tzeko eta geltokietarako sarbideetako oinez­ko ibilbideen irisgarritasun integrala hobe­tzeko.

Ikusmen urritasunen bat duten per­tsonak metro sarean sar­tzen direla errazteko, beharrez­koa da elementu mekanikoetaran­tz –igogailuak– eta eraikun­tza elementuetaran­tz –eskailerak eta arrapalak– doazen oinez­ko ibilbideak ukimen elementuekin markaturik egotea. Ukimen elementu horiek zoladuran egongo lirateke eta bidera­tzeko zerrendekin gauzatuko.

Zen­tzu horretan, zera azpimarratu behar da: igogailuen hurbileneko inguruneetan botoiez eratutako ukimen zerrenda bat izaten bada ere kaletik ateran­tz orienta­tzeko, botoi horiek ez dira iristen espaloiko hormaraino, beraz, ikusmen urrituek horiek topa­tzea zaila izan daiteke.

Bestalde, sarbideko eskaileretaran­tz doan oinez­ko ibilbideak ere ez du hankaz uki­tzearen bitartez gida­tzeko sistemarik.

Atondora sar­tzeko igogailua San Mamesen

2.2. Barruko irisgarritasuna

BGPk emandako informazioaren arabera, hauek dira Bilboko hiri azpiko instalazioen irisgarritasun ezaugarri nagusiak:

      – Metro sare osoan igogailuak eskura eduki­tzea.

      – Goiko igarobideak dituzten geltokiek sar­tzeko arrapalak dituzte, malda egokiarekin gurpil aulkien erabil­tzaileen zirkulazioa ahalbide­tzeko.

      – Sarbide mo­tzak eta seguruak.

      – Irakurterrazak diren seinaleak, bai tamainaren aldetik eta bai kontraste kromatikoaren aldetik.

      – Lurzoru zimurra nasaren er­tzean.

      – Braille sistema edota makrokaraktereak goi-erliebean igogailuetan.

      – Megafonia geltokietan.

      – Makina baliogabe­tzailea mugikortasun urriko per­tsona taldeen­tzat –zabalagoa, alegia– baliozta­tze lerroetan.

      – Koskak ­txarteletan makina baliogabe­tzaileetan nola sartu jakiteko.

      – Garraio ­txartelak sal­tzeko makinak egoki­tzea.

      – Zona ilunik edota i­tsurik ahalbide­tzen ez duen argiztapen sistema, eta, batez ere, horiek eduki­tzea baliogabe­tzaileetan, eskaileretan eta nasetan.

      – Ukimen gida instala­tzea atondoa eta nasa komunika­tzeko eskaileren azpian; horrela, i­tsuek edota ikusmen urrituek eskaileraren kokalekua topatu ahal dute.

      – Barra estatiko bat jar­tzea informazio euskarrien behealdean (geltokiaren kokaleku planoak, linearen deskripzioa...).

 

2.2.1. Geltokiko atondorako sarbidea

Kaletik geltoki barruko atondoraino doan sarbidea gauzatu egiten da sistema mekanikoen bitartez –igogailuak, eskailera mekanikoak– edo eraikun­tza elementuen bitartez –ohiko eskailerak–.

Igogailuak:

Hiri azpiko instalazioek kanpoko 28 igogailu dituzte eta lurpeko 22 geltoki.

Kaleko mailatik bertara­tzeko, igogailu bakarra dago geltoki bakoi­tzeko. Igogailu horiek banaketa egiten den atondoraino eramaten dituzte bidaiariak. Bi igogailu mailaren konbina­zioak –kaletik barruko atondora eta atondotik nasara– bermatu egiten du mugikortasun urriko per­tsona taldeak bertara iristen direla.

Hala eta guztiz ere, ikusi da beharrez­koa dela igogailuak erabil­tzeko lehentasunak behar bezala arautu eta seinalezta­tzea, eta, horrekin batera, baita horien kopurua eta edukiera areago­tzea ere geltoki berrietan, izan ere, geltoki nagusietan igar­tzen den erabilera eskariak baldin­tzatu egiten du hura lehentasunez erabil­tzea mugikortasun urriko taldeen partetik.

Eskailera mekanikoak:

Metro sarearen erabil­tzaileak igo eta garraia­tzeko ohiko baliabidea da.

Metro geltokiak bi garaieratan banatuta daude: maila bat nasek era­tzen dute, trenera iri­tsiz bertan; bestea, gorago koka­tzen da, nasen gainean, eta bertan harrerako, ­txartel salmentako eta bidaiariak beren joan-etorrien noranz­koetara bana­tzeko atondoak koka­tzen dira.

Bi banaketa maila geltokietan

 

Barruko atondoak toki zabalak ditu, oztoporik gabekoak, eta horrek bermatu egiten du mugikortasun urriko per­tsonek ekipamenduan ageri diren zerbi­tzu eta elementu ezberdinetara iristeko egin behar duten joan-etorriaren fun­tzionaltasuna, adibidez hauetara iristeko: ­txartelak, bezeroaren­tzako arreta, nasetara jaisteko igogailuak, eta abar.

Ikusmen urrituek arazoak eduki di­tzakete barruko atondotik joan-etorri autonomoa egiterakoan hurrengo komunikazio oztopoak ikusita:

       – Ez dago Braille sisteman eta goi-erliebeko karaktereetan ida­tzitako gida elementurik (plakak) eskaileretako eskubandetan, horien bitartez ikusmen urritua orienta­tzeko berak hartu nahi duen linearen zirkulazio noranz­koran­tz.

       – Kontraste kromatiko oneko makrokaraktereetan, goi-erliebean eta Braille sisteman adierazitako errotulaziorik ez dago instalazioetan.

       – Atondoko zoladuran ez dago gida­tzeko zerrendarik, horren bitartez orientazioa errazteko igogailuaren irteeratik makina sal­tzaileetaran­tz, bidaia baliogabe­tzaileetaran­tz, nasara iristeko igogailuetaran­tz, informazio zutabeetaran­tz, eta abarretaran­tz.

 

2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria

Banaketa egiten duten atondoetan bi igogailu egoten da, bata noranz­ko bakoi­tzeko, eta horiek per­tsonak eramaten dituzte kasuan kasuko nasetaraino. Hiri azpiko sistemak nasako 52 igogailu ditu.

Atondoa nasarekin komunika­tzen duen igogailua

 

Gainazaleko geltokietan, nasen arteko igaro­tzea goiko igarobideen bitartez konpon­tzen da, pasabidera iristeko igogailu edo arrapala egokituak edukiz (Lamiako, Astrabudua eta Urduliz).

Lu­txana: goiko igarobidea nasen artean

 

Ikusmen urrituek nasen artean egiten duten joan-etorriari dagokionez, hurrengo komunikazio oztopoak topatu dira:

      – Nasarako sarbideak ez du ukimen sistemarik per­tsona jakinaren gainean jarri eta orienta­tzeko hartu nahi duen zirkulazioaren noranz­koari buruz (E­txebarriran­tz edo Plen­tzia/Santur­tziran­tz).

      – Unitate mugikorrera iristeko ateak koka­tzen diren lekuran­tz orienta­tzen duen zerrenda bidera­tzailerik ez dago (urruneko ateak). Zen­tzu horretan, beharrez­koa da azpimarra­tzea garran­tzi­tsua dela sar­tzeko ateen kokalekua berma­tzea metro unitate mo­tzenetan.

 

2.2.3. Atondoko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena

Orokorrean, atondo eta nasetako zoladurak propietate egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irrista­tzeen aurkako ezaugarriei dagokienez.

Nasetako segurtasun seinaleztapenari dagokionez, azpimarratu egin behar da Metro Bilbaoren geltokietan nasaren er­tza ongi markatuta dagoela, bai ukimenaren aldetik (botoiak), bai kolorearen aldetik (zerrenda horiak). Hala eta guztiz ere, geldialdian, ez da jakinarazten metro unitate laburrenen amaiera non koka­tzen den.

 

2.2.4. Al­tzariak eta ­txartelak

Garraio ­txartelak sal­tzeko makinek ukimen pantaila dute, eta horrek salmenta mekanika sinpleago egiten du. Gainera, makina berrietako botoiak garaiera baxuagoan kokatu dira, horren bitartez erabileraren uniber­tsaltasuna errazteko.

Hala eta guztiz ere, horiek ez daude egokituta ikusmen urrituen­tzat, haiek ezin baitute erosketa mekanika ukimenaren bitartez erabili, eta ez dute lagun­tzeko bestelako sistemarik eskura (soinu gailua, makrokaraktereak, Braille / goi-erliebeko sistemak). Gainera, autosalmentako makina guztiak ez dira berdinak, izan ere, ba­tzuk kokaleku ezberdinetan dituzte ordainketa egiteko gailuen zirrikituak.

Baliozta­tze lerroetan, gainerako gailuak baino zabalagoa den makina baliogabe­tzailea dago, horren bitartez gurpil aulkien igaro­tzea, haur ko­txeena, eta abar errazteko. Finkatutako denbora erregulaturik dago erabil­tzaileak igaro­tzeko, horren bitartez erabateko irisgarritasuna berma­tzeko.

Eserlekuei dagokienez, geltoki ezberdinetako egungo modeloek ez dituzte bete­tzen indarreko araudiak exijituriko irisgarritasun parametroak. Mugikortasun urriko per­tsonen­tzat u­tzitako berariaz­ko eserleku mul­tzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.

Makina saltzaileen modeloa

Eserleku modeloa

 

2.2.5. Informazio eta komunikazio sistemak

Metroko geltokiek megafonia sistemak eta teleadierazgailuak dituzte erabil­tzaileari informazioa emateko. Eragilearen kudeaketa zentroarekin komunika­tzeko interfono bidez­ko sistema bat instalatuta dago, eta arreta iraunkorra da. Osagarri modura, informazio estatikoko panelak daude, tamaina handiko edukiekin eta kontraste kromatiko adierazgarriarekin.

Interfono bidez komunika­tzeko sistema

3. Ibilgailuen irisgarritasuna

Metro sistemak erabateko irisgarritasuna berma­tzen du nasa-ko­txe erlazioan, izan ere, hura maila berdinean gerta­tzen da (bereiz­keta tartea ia ezereza da). Unitate mugikorren eta nasen diseinua hasieratik orientatu zen lehentasunez­ko helburu honen bilaketara.

 

Metroaren ibilgailu flota UT-500 eta UT-550 serieetako 37 unitatek eta UT-600 Serieko 9 unitate berrik era­tzen dute.

Unitatea era­tzen duten lau ko­txeak elkarri akoplatuta daude, ate edota bestelako bereiz­ketarik gabe. Horrela, tren barruan per­tsonei mugikortasun handiagoa ematen dien toki bakarra lor­tzen da, eta baita banaketa eta erosotasun hobeak ere.

Estetikaren aldetik, UT-600 Serie berriak ez du alde handiegirik jada existi­tzen ziren horiekin alderatuz gero, nahiz eta fun­tzionaltasunaren aldetik hobekun­tza adierazgarriak sar­tzen dituen, batez ere in­tsonorizazioaren eta bezeroaren­tzako informazioaren alorretan.

Barrualdean, informazio teleadierazgailu bat instalatu da ko­txeen arteko lotunean; horrekin, zerbi­tzuaren alderdiei buruz­ko informazioa eman nahi zaie bidaiariei. Sistema hau Aginte Postu Zentralizatuarekin (PZ) konektatuta dago, eta aukera ematen du trenaren destinoari buruz­ko eta hurrengo geltokiari buruz­ko informazioa emateko zerbi­tzu normalizatuko egoera batean. Hala eta guztiz ere, zerbi­tzuan gerta daitekeen edozein inguruabar jakinarazteko ere erabili ahalko da. Bereziki erabilgarria izango da en­tzumen urrituen taldearen­tzat.

 

Mugikortasun urriko per­tsonei egungo unitate mugikorretan irisgarritasuna berma­tzeko faktore adierazgarrienak hauek dira:

      – Eserita bidaia­tzeko plazen propor­tzioa altua da (%20 eta %30 artean).

      – Erabiliko ez badira eserlekuak eraisgarriak izatea espazio lagun­tza bat da.

      – Gurpil aulkien erabil­tzaile diren bezeroen­tzat gordetako tokiak. Toki hauek muturreko ko­txeetan koka­tzen dira, eta segurtasun uhalak eta sakagailuak dituzte, gidariari jakinarazteko gurpil aulkian doan mugikortasun urriko per­tsona bat dagoela. Gidaria, barruko bideo-zain­tzako kameren bitartez, adi dago bezero horien aurrean.

      – Mugikortasun urriko per­tsonen­tzat gordetako eserlekuak eta ohartarazteko botoia muturreko ko­txeetan.

      – Eseki­tze sistema, unitateko plataformaren garaiera iraunkorra berma­tzeko.

      – Ateak ixteari buruz ohartarazten duen soinu eta argi gailua.

      – Argi informazioa, trenak linean duen kokalekua eta haren irteera jakinarazteko.

      – Txistua trenetako ateak ixten direnean.

      – Botoia unitate barruan gordetako eserlekuetarako.

      – Dimen­tsio handiko ate bikoi­tzak, sarbidea errazteko.

      – Igarobide argi­tsua, barrualde zirkularreko eraztunez elkartutako ko­txeen artean.

      – Iragar­tze akustikoa eta bisuala –linearen grafikoa erakusteko barruko kartelak–, ibilbideko hurrengo geltokiari buruz.

      – Trenaren destinoa bidaiariei jakinaraztea nasan.

      – Linearen aukeraketa eta egin beharreko ibilbidea.

Mugikortasun urriko per­tsonen­tzako gordetako eserlekuak

Mugikortasun urriko per­tsonak sar­tzeko atea

4. Ondorioak

Metroaren garraio sistemak, orokorrean, kalifikazio altua eskura­tzen du irisgarritasunaren gaian; ez bakarrik geltokien eta ibilgailuen erabilera uniber­tsala berma­tzen duten baldin­tzak ezar­tzeagatik, baizik eta gain hartu den etengabeko hobekun­tza konpromisoagatik, aho­tsa emanez ezgaitu taldeei beren mugikortasuna modu autonomoan hobe­tzeko hobekun­tzak sar­tzeko.

Testuinguru honetan, Bilboko hiri azpiko sistemaren irisgarritasuna erabatekoa izatea bila­tzerakoan ain­tzat hartu beharreko alderdi nagusiak aipa­tzen dira:

      – Hiri zoladura gainean ukimen zerrenden bitartez seinalezta­tzea igogailuetara, arrapaletara eta atondora iristeko eskaileretara sar­tzeko oinez­ko ibilbideak.

      – Ukimen seinaleztapena igogailutik atondo barruko elementu/zerbi­tzu interesgarrie­taran­tz doazen ibilbideen gainean.

      – Makina sal­tzaileak instala­tzea, erabil­tzaile guztiei egokituta.

      – Nasara sar­tzeko eskailera eta arrapaletan gida­tzeko sistema (plakak) jar­tzea, ikusmen urritua gida­tzeko berak hartu nahi duen zirkulazio noranz­koran­tz.

      – Nasan ez dago gida zerrendarik ikusmen urritua bidera­tzeko unitate mugikorraren sarbide ateen kokalekuran­tz (urruneko ateak). Kasu berezia da unitate mugikor laburrenena.

      – Igogailuei dagokienez, ikusi da beharrez­koa dela erabilera lehentasunen sistema bat finkatu eta arau­tzea, eta, horrekin batera, haien gailu kopurua eta edukiera berma­tzea. Horrela, geltoki berrietan eskaria behar bezala atenditu ahalko da.

Etorkizunean, 3. linearen eraikuntzak aukera emango du metroaren trazatua zabaltzeko aireporturantz.