Bilboko eta gasteizko tranbia sistema txostena

VI. Kapitulua. Tranbia sistema

2. Bilboko eta Gasteizko tranbia lineen irisgarritasun diagnostikoa

Eranskinen ida­tz zatian irisgarritasunaren diagrama bildu da; bertan, kualitatiboki erakusten da zein den joan-etorri katearen irisgarritasun maila aztertutako tranbia sistemetan.

2.1. Ekipamendua (geralekuak)

Bilbo eta Vitoria-Gasteiz­ko tranbia sistemen geralekuek modulu estatikoaren an­tzeko eredua errepika­tzen dute, hainbat elementu komun edukiz.

Geralekuaren egitura hurrengo zerbi­tzu eta elementuak integra­tzen dituen modulu tekniko batek osa­tzen du: ­txartelak sal­tzeko makina; ibilbidea baliogabe­tzeko gailuak eta baliozta­tzeko zutabeak; informazio dinamikoko sistemak denbora errealean; al­tzariak; komunikazio eta trafiko sistemak, eta energia unitateak. Hori guztia beiraz­ko atari bati uztartuta dago, eta haren muturrean publizitate panela koka­tzen da.

Diseinua mugikortasun urriko taldeen joan-etorri normala erago­tzi dezaketen oztopoetatik libre dago.

Markesina modeloa Vitoria-Gasteizen

Iturria: euskotran.es.

 

Tranbia geralekua Bilbon

Tranbia geralekua Vitoria-Gasteizen

 

Kaletik geralekuraino oinez­koen­tzako sarbidea bermatu ahal izatea nahitaez­koa da gure hirietan garraio sistema honen erabilera uniber­tsala bul­tzatu nahi bada.

Zen­tzu horretan, azpimarra­tzekoa da helburu hori modu fidagarrian konpondu dela Bilbo eta Vitoria-Gasteiz­ko geraleku mul­tzoan; bertan, ekipamendu bakoi­tzaren hurbileneko oinez­ko inguruneak irisgarritasun bermea dira joan-etorri kate osoan zehar, jatorritik hasi eta destinoraino.

Hori esanda, zehaztu egin behar da beharrez­koa li­tzatekeela ukimen orientazioko sistemaren bat har­tzea, horrek ikusmen urrituei geralekua topa­tzen lagun­tzeko.

Adibide gisa, behaketetan igarritako oztopo fisiko ba­tzuk aipa­tzen dira.

Oztopoak oinez­koak sar­tzeko ibilbidean zehar

Jai­tsieran, peraltea neurriz gainekoa da. Izugarri zail­tzen du horrek gurpil aulkien erabil­tzaileen joan-etorria

 

Alderaketa eginez gero, Vitoria-Gasteizen tranbia proiektua orain dela gu­txi ezarri izanak geralekuetan hobekun­tza kualitatiboak sar­tzea ekarri du irisgarritasunaren gaian eta Bilboko tranbiak dituen ezaugarrien aldean.

Abantaila horiek honela laburbil­tzen dira:

      – Geralekuko informazioa Braille sisteman eta goi-erliebeko makrokaraktereetan ida­tzita dago.

      – Irakurketaren plano bisuala, informazio paneletan, irisgarria da per­tsona guztien­tzat.

      – Autosalmentako makinak eta ­txartela baliogabe­tzeko gailua egokiturik daude ikusmen urrituen­tzat. Ordainketa eta erabilera gailuak egokituta daude.

      – “CYBERPASS” sistema makina sal­tzailea topa­tzeko, eta “T Moduan” emandako mezuak en­tzumen urrituen­tzat.

Hala eta guztiz ere, ez da beharrez­koa azpimarra­tzea Vitoria-Gasteiz­ko tranbian arazo ba­tzuk ageri direla, gurpil aulkien erabil­tzaileek geltoki ba­tzuetan joan-etorria egiteari dagokionez. Gauzak horrela, geralekuko modulu teknikoaren eta espaloiaren er­tzaren artean dagoen igarobidearen estutasunak baldin­tzatu egiten du per­tsonaren joan-etorri segurua ekipamenduan eta, ondorioz, baita garraio sistemaren erabilera erabat fun­tzionala ere.

 

Ibilgailuak

Egun EuskoTranek duen flotak, Bilbon, zor­tzi tranbia unitate ditu. Vitoria-Gasteizen, tranbia parkea hamar alera iristen da.

Tranbien ezaugarriak beren irisgarritasunari dagokionez hauek dira:

      – Bilboko tranbiako unitate bakoi­tzak lau sarrera eta irteera ate ditu bi aldeetan, eta horrek geldialdien denborak murrizten ditu. Vitoria-Gasteiz­ko tranbiak luzexeagoak dira, konboi osoan sei ate izanez.

      – Mugikortasun urriko per­tsonen­tzat gordetako ateak daude, eta baita haien­tzako berariaz­ko eremu bat ere ibilgailuaren barrualdean.

      – Plataformarako sarbidea geralekuaren maila berdinean koka­tzen da, eta horrek mugikortasun urriko per­tsonak sar­tzea errazten du. Vitoria-Gasteizen, unitate guztiak zoru baxukoak dira.

      – Mugikortasun urriko per­tsonek tokiak dituzte beraien­tzat gordeta tranbiaren barrualdean (4 eserleku eta gurpil aulkien­tzako 2 toki).

      – Unitate mugikorrek megafonia zentralizatua dute, eta haren bitartez hurrengo geralekua iragar­tzen da eta zerbi­tzuan egon daitez­keen arazoei buruz­ko mezuak ematen dira.

 

Gainera, Vitoria-Gasteizen, tranbia proiektua berriagoa den heinean, berariaz­ko hobekun­tzak daude ibilgailuetan, eta horiek aukera ematen dute erabateko irisgarritasunaren erronkaran­tz abia­tzeko:

      – Atearen kokalekuaren sistema akustikoa, ikusmen urrituen­tzat jarria.

      – En­tzumen urrituen­tzat interfonia eta megafonia “T Moduan” instalatu dira.

      – Teleadierazgailua, eta hurrengo geralekua eta loturak adierazteko iragarle akustikoa ikusmen urrituen­tzat.

Mugikortasun urriko per­tsonen­tzako eserlekuak ibilgailuaren barrualdean

Geraleku-plataforma erlazio irisgarria

3. Ondorioak

Tranbia sistemak erreferen­tzia dira hiri garraio publikoaren irisgarritasun uniber­tsalaren gaian.

Ez dira bakarrik “hiria egiten duten” proiektuak, hiri integrazioko lan sakona eta trazatua igaro­tzen den eremu fun­tzionaleko espazio berrantolamendua eska­tzen duten aldetik; horrekin batera, bereziki, mugikortasun urriko per­tsona taldeen gizartera­tzea eta kultura integrazioa ahalbide­tzen duten proiektuak dira, eguneroko joan-etorriak oztoporik gabe egingo direla berma­tzen baitute. Az­ken batean, sistema hauek per­tsona guztien­tzat a­tseginagoa izango den hiria sor­tzeko helburuan aurreran­tz egiten dute.

Ingurune honen testuinguruan kokatu behar da EAEko tranbia sistemaren irisgarritasun diagnostikoa. Bilbo eta Vitoria-Gasteiz­ko proiektuetan irisgarritasun fisikoaren oztopoak gaindituta egonda, egungo erronka orain komunikazioaren aldetiko erabateko irisgarritasuna berma­tzea da zen­tzumen ezgaitasunen bat duten taldeei.

Zen­tzu honetan, Vitoria-Gasteiz­ko tranbiak, hiriburu biz­kaitarrekoa baino modernoagoa izateagatik, hobeki integratu ditu komunikazio irisgarritasunaren erronkak. Helburua hau da: Bilboko tranbiak Vitoria-Gasteiz­ko tranbia proiektuak finkatutako bidetik aurrera egin ahal izatea.

Bereziki, irisgarritasunaren hurrengo alderdien hobekun­tza azpimarratu beharko li­tzateke:

      – Makina sal­tzaileen eta baliogabe­tzeko gailuen erabateko irisgarritasuna geralekuan.

      – Informazio dinamikoa eta estatikoa geralekuan eta hura irisgarria izatea erabat.

      – Atearen kokalekua non dagoen adierazteko sistema akustikoak instala­tzea.

      – Megafonia sistemak instala­tzea “T Moduan”, ibilgailuen barrualdean.

Az­kenik, Bilboko eta Vitoria-Gasteiz­ko udalek aukera hau hausnartu behar dute: inber­tsio esfor­tzua egiteko aukera tranbia geltokietara daramaten oinez­ko inguruneak egoki­tzeko. Horretarako, zoladuran hankaz uki­tzeko zerrendak instalatu beharko lirateke gidari izateko, hain zuzen ere ikusmen urrituen taldeari zuzenduta.